Mostrando entradas con la etiqueta Hemeroteka. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hemeroteka. Mostrar todas las entradas

22 febrero 2025

BORTA , LIBURU IBILTARIA

 Borta, Liburu Ibiltaria Erronkaribarreko ahozko ondarea berreskuratu eta belaunaldien arteko komunikazioa sustatzeko proiektua da. Mendeetan zehar, landa-eremuetako bizimodua ahozkotasunaren bidez transmititu da, eta proiektu honek transmisio hori egungo baliabide teknologikoekin uztartzea du helburu. Erronkaribarreko zazpi herrietako boluntarioen laguntzarekin, eskualdeko kultura-ondarea jasotzen duen liburu ibiltari bat sortu da, kontakizun eta argazkien bidez. Liburu honek pertsonen arteko harremanak indartzea eta mezuaren etengabeko transmisioa bermatzea du xede.


Burgiko ondarea maite duten lau gazte xuntatu dira. Ezkerretik eskuinera: Imanol Glaría Gascón, Iñaki Ayerra Arrarás, Ainhoa Elizalde Ojer eta Josune Aznarez Alkat. 

                                                                                                             👇 
Ikus ezazu  Erronkariko Borta  webgunea : https://erronkarikobortak.com/



BURGIKO BORTALARIAK:

GARDEKO ERROTA

 Angela de Carlos Cortés gogoratzen da nola hilabeteko lehen igandeetan, Burgiko elizan ariketa-erlijiosoak egiten zituzten, eta Errosario eta gero, nobena egiten zuten abesbatzaz. 



MILEJO

Hilario Glaría Urzainquik kontatzen du nola Burgiko kintoek, kuadrilla eta familiek, guztiek xeiak gozatzen zituzten goizeko kalejiratik goizaldeko azken orduetaraino. Gazteek zein zaharrek anitx gozatzen zituzten xeiak. 








CASA BERTOL


Lucio de Crlos txikia zenean bere aita, Santos de Carlos, errotaria zen. Luciok Burgiko irin-errotaren eta errota elektrikoaren funtzionamenduez eta mantentze-lanez arduratzen zela gogoratzen du:
 




PEDRO LEÓN


Burgin Haitzeko Ama Birjinara igotzeko ohitura dute, udaberrian, Pazko aurreko igandean.Juana Aznarez Urzainqui azaltzen du du nola goizeko 9etan ateratzen ziren eta oinez igo, batzuetan oinutsik, zubitik baselizaraino.





LARRAMBE

Pedro Sanz Zabalzak kontatzen du nola Xeietan errondailak egiten zituzten eta urtean zehar, igandero, dantzaldia ere bai, tabernen kanpoaldean.






RAMÓN


Felipek Elizalde Urzainqui azalduko digu uzta egitearen prozesua nolakoa zen.






SABINA / BARACE


Ana Mari Lacasta Garatek bere aitaren oroitzapenak dakarzkigu gogora






RAMÓN


Ascensión Elizalde Urzainquik bere eskola garaiko oroitzapenak ekarri dizkigu gogora: txikien gelak mistoak ziren, neskak eta mutilak elkarrekin


02 noviembre 2024

ERRONKARIBARKO FAUNA / FAUNA DEL RONCAL

 Elizpe Elkarteak bere bibliografia-funtsak handitu ditu erosketa berri batekin.


Oraingoan Erronkaibarko fauna liburua erosi da. Egileak Pablo Orduna Portús, Gotzon Perez Artutx eta Enrique Baquero Martin dira.

Biologiak eta etnografiak bat egin dute Erronkaribarko fauna izenburuko liburuan (Lamiñarra, 2024).

Gidaliburu honek fauna eta kulturaren arteko elkarreraginaren inguruko ikerketa sakon baten emaitza da, Erronkaribarko ohizko jakintzan oinarritua. Bere orrialde eta fitxetan, ikuspegi etnografiko eta zoologikoen bateratzeak Pirinioetako eskualde honek moldatu duen paisaia kulturalaren ikuspegi osoa erakusten du.

Lorea Larraia ilustratzaileak 'Erronkaribarko fauna' libururako egindako marrazkietako bat; ugatz baten irudia da. LOREA LARRAYA



Modu argi eta ulergarrian, komunitate batek bere inguruko baliabideak, bai basa-animalia zein abereak, nola ustiatu dituen erakusten duen jakintza zoologikoaren bilduma zabaltzen da. Horrela, irudi ederrez lagundurik, irakurketak ezagutza faunistiko honek alderdi etnologiko ugaritan utzitako aztarnak aztertzeko gonbita egiten du, hala nola ahozko ohituran, herri-elikaduran, animalien ohizko kudeaketan eta tokiko hizkuntza ondarean.


Lamiñarra argitaletxeak argitaratutako lan bikain hau bazkideen eskura dago elkarteko liburutegian.






07 marzo 2023

NUEVO LIBRO EN NUESTRA BIBLIOTECA

 Atendiendo a las inquietudes de nuestros socios, Elizpe Elkartea ha incorporado a sus fondos bibliográficos el libro "Ugaltarriak , el lenguaje de las piedras".

Un estudio sobre los suelos tradicionales de cantos rodados en los zaguanes del Valle de Roncal.


Se trata de la primera obra sobre suelos en Navarra, elaborada por un equipo con la colaboración vecinal que ha abierto sus casas y ha activado su patrimonio.

Además de Naiara Ardanaz y Pablo Orduna, firman este trabajo colectivo Aritz Larraia Medina, Amara Carvajal Pérez, Ángel Mari Pérez Artuch, Maitane Baqué Garjón y Javier Petrotx Urzainki. La idea surgió en una conversación entre este , prácticamente el único trabajador de estos suelos tradicionales y Orduna. 

Elaborado el guión y establecidos los contactos en los pueblos, el proyecto arrancó con tres objetivos según explicó Pablo Orduna: registrar el estado de las entradas, conocer su elaboración y evolución en el tiempo, y transmitir la simbología tradicional.


SUELOS Y FINALIDAD

El estudio ha registrado 174 suelos de los que 154 se han podido analizar, 10 quedan pendientes de contacto con sus dueños conocidos, y a 8 no han tenido acceso por diferentes motivos. Han constatado que el 70% de ellos se encuentran bien conservados. El más antiguo data de entre 1815-1816 y se halla en Isaba.


SITUACION DE LOS  SUELOS EMPEDRADOS EN BURGI :

Mapa de situación de los suelos empedrados en Burgi


Los más originales se realizaron hasta los años 50 , con libertad para desarrollar el trabajo artesanal; geometrías, ornamentos, identidad familiar, religiosidad. Los posteriores, años 60, son más comunes: lauburu, Onki Xin (bienvenido en uskara roncalés) o incluso, desaparecen con la rehabilitación de las casas y se cubren con cemento.

Elizpe elkartea tambien ha sido partícipe del estudio, siendo fotografiado el suelo del espacio utilizado como leñera.Un suelo empedrado con cantos rodados dispuestos como opus spicatum o espina de pez.


Esta magnífica obra editada por la editorial Lamiñarra  se halla a vuestra disposición en la biblioteca de la sociedad.






19 mayo 2021

LA LARGA AUSENCIA DEL COLECTIVO TOLOSARRA

 Decir que eres de Tolosa en Burgui es como decir que eres de casa. No en vano el colectivo tolosarra cuenta por décadas su presencia en la localidad roncalesa a donde fueron llegando atraídos por las cimas del Pirineo navarro y sus paisajes, vinculándose a sus gentes con el paso del tiempo.

Eriz Lasa Agirre es uno de ellos. Vinculado a la villa y a sus gentes, acusa los meses sin volver a su casa compartida desde décadas.


Llegó con 14 años como miembro de scout a la casa-sociedad Elizpe Elkartea adquirida en 1991 por un grupo de tolosarras. En 1993 se "subió al carro" y hoy es socio acompañante. Primero lo hizo en cuadrilla y hoy, a los 43 años, llega con su pareja y su hija al hogar intergeneracional. Lo hace también por compromiso con el trabajo en la Asociación de Almadieros al que están vinculados y reconocidos con la Almadía de Oro.

Eriz no ha vuelto a Burgui desde agosto y asegura que "se ha hecho largo" y da gracias a la tecnología "que nos acerca" porque aún tendrá que esperar "con pena" algún día ya que la casa está de reformas. "Hemos aprovechado, pero volveremos en cuanto podamos. A partir del 24 de mayo reservaremos espacio. Estamos con muchas ganas", expresa.

Las amistades, "nos han aportado mucho, más, que nosotros a ellos. Ir a un pueblo y sentirte de allí, es algo muy grande", manifiesta.

M.Z.E. Diario Noticias de Navarra


23 junio 2020

USKARAREN ELEAK - LAS PALABRAS DEL USKARA

Josune Aznarez idatzitako eta Pamielak argitaratutako Erronkariko euskararen hitzak biltzen dituen liburua argitaratu berri da.




Erronkariko uskara galdu zen arren, hainbat arlotan bizirik dirau; hala nola, toponimian eta oikonimian. Liburu honetan hirugarren eremu bat aztertu nahi izan du Josune Aznarez Alkatek: eguneroko hizkerarena, hain zuzen ere. Honela, frogatu ahal izan du erronkariera Erronkaribarko zazpi herrietako gaur egungo jardunean eta elkarrizketetan etengabe agertzen dela. Hortaz, uskara horren oihartzuna diren eleak edo hitzak dira hemen aurkituko ditugunak. Eta ez horiek bakarrik; haiekin batera, ibar horretako jakinduria ere topatuko dugu, elkarrizketatuen testigantzei esker.


Aunque el euskera roncalés se perdió, sigue vivo en varias áreas, como la toponimia y la oiconimia. En este libro Josune Aznárez Alkat ha querido analizar un tercer campo: el del habla cotidiana, concretamente. Así, ha podido demostrar que el uskara aparece constantemente en el habla y en las conversaciones diarias de los siete pueblos del Valle de Roncal. Por lo tanto, lo que encontraremos aquí es ese eco del uskara: las palabras. Además, y a través de los testimonios de los y las entrevistadas, hallaremos la sabiduría de este valle.

Se trata de un libro bilingue de 160 páginas y se puede adquirir al precio de 15 euros en los siguientes establecimientos :

Burgi : La tienda de Sandra
Isaba : Comercio Etxezar
Roncal : agrotienda Ibaxa

Publicado en Facebook Colectivo cultural La Kukula





15 abril 2020

ERRONKARIN , 850 BIZTANLE ETA COVID-19 KASU BAKAR BAT ERE EZ

Naturaz inguraturik egotea eta hirietatik urrun izatea, horixe da salbatu gaituena». Ondorio hori ateratzen du Erronkariko Udaleko alkate den Amparo Viñualesek, haranean orain arte koronabirus kasu bakar bat ere ez dela agertu zabaldu ostean. ETB-2ko ‘En Jake’ saioan hitz egin du horretaz.



Adierazgarria da bertan gertaturikoa, izan ere askotan nabarmendu da hirietatik urruti egote horrek Pirinio aldeko herritarrei sortzen dien kaltea. Viñuales bera, iaz alkate bilakatu aurretik egoera hori mahaigainean jartzen duen Gaztelu elkarteko eleduna bazen. Emakumezkoek herri hauetan jasaten dituzten zailtasun erantsiak jakitera ematen ditu Gazteluk.

Orain, pandemia saihesteko abantaila izan da «isolamendu» hau. Viñualesek baieztatu duenez, ez da orain arte inor gaixotu eta aurreratzean ere Covid-19ari izkin egiten segitzeko beren burua zaintzen ari dira Erronkariko biztanleak.


Amparo Viñuales  Erronkariko Udaleko alkatea

Populazio eskasa izatea ere aldeko aldagaia bilakatu da orain. Berez, 1.500 lagun daude zazpi herri haietako erroldan, baina erdia baino gehixeago dago Erronkarin konfinaturik aste hauetan (850 inguru), hauek baitira normalean martxoan bertan bizi direnak.

Arrisku handiko biztanleria dela ekarri behar da gogora; %30ak 65 urte baino gehiago ditu, baina birusak ez du haienganako biderik aurkitu.

Gainerako tokietan bezala, ostalaritza eta premiazkoak ez diren zerbitzuak itxita daude alarma egoeraren ondorioz, baina abeltzainak eta nekazariak normaltasunez ari direla aipatu du Amparo Viñualesek. Osasun zerbitzuen lana ere goraipatu du alkateak.


Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Bidankoze eta Burgi dira Erronkariko ibarra osatzen duten herriak.

GARA  2020.4.14

https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200414/hausnarketarako-datua-erronkarin-850-biztanle-eta-covid-19ko-kasu-bakar-bat-ere-ez#.XpYSayssfGQ.mailto

18 julio 2018

ERRONKARIBARKO ETXEAK : ELIZPE ELKARTEA

La Junta General del Valle de Roncal ha editado el libro " Erronkaribarko etxeak - Las casas del Valle de Roncal" gracias al trabajo investigador de un grupo de vecinos, siendo Josune Aznárez la colaboradora en Burgi.

Como no podía ser de otra manera, en sus páginas se ve reflejada nuestra casa, Elizpe Elkartea.




Erronkaribarko mila etxe ingururen izenak bildu dituzte lan mardul honetan.Informazio bilketan bertako bizilagun talde zabala aritu da lanean.
Ibarreko zazpi herrietan eginiko elkarrizketak eta artxiboetako agiriak izan dira informazio iturria.

A destacar en Uztarroz una casa denominada " Tolosana "



Elizpeko bazkideak gozatzen liburuarekin




Argitaratzailea: Erronkaribarko Batzorde Nagusia
410 orrialdeko liburu elebiduna.


Liburu hau bazkideen eskura dago, elkarteko liburutegian.







21 febrero 2017

NUEVO LIBRO EN NUESTRA BIBLIOTECA

Atendiendo a las inquietudes de nuestros socios, Elizpe Elkartea ha incorporado a sus fondos bibliográficos el libro " Guía Etnobotánica del Valle de Roncal ".
Dicho libro fue presentado en el Ayuntamiento de Burgi el 18.2.2017 y está escrito por Pablo Orduna y Virginia Pascual.

Portada del libro. Editorial Lamiñarra

Es una extensa obra, bilingüe (castellano - euskera) con descripciones completas de las plantas, toponimia, usos y simbología de más de 300 plantas, estudiando el papel de la flora como parte del patrimonio y el conocimiento tradicional en el Valle de Roncal.

Socios y acompañantes en la biblioteca de Elizpe.




Esta magnífica obra se halla a vuestra disposición en la biblioteca de la sociedad.

08 enero 2017

EL RIO ESKA HELADO

El río Eska a su paso por Burgi ha amanecido helado tras las bajas temperaturas que se han registrado estas últimas noches.

EFE / Jesús Diges



Esto ha permitido a los más jóvenes de la localidad jugar sobre esta pista de hielo improvisada.
EFE / Jesús Diges


24 noviembre 2016

EL RIO ESKA DESBORDADO

El río Eska a su paso por Burgui, se ha desbordado  en uno de los accesos al pueblo, debido a las recientes lluvias..
Así mismo se han producido varios cortes de luz en la población.
El río Eska a su paso por Burgi / D.J.

El río Eska en la carretera hacia Roncal / D.J.


El río Eska en la chopera / Diario de Noticias





El puente de Burgi / Diario de Noticias
El río Eska en la carrereta de Salvatierra / Diario de Noticias

Vídeo publicado por  Quesos Larra  en Facebook.


17 noviembre 2016

UKUILU BAT PALAZIO BILAKATZEN DENEAN


Itzea Urkizu Arsuaga 2016-11-11 GIPUZKOAKO HITZA

Tolosako San Bernardo eskaut taldeko hainbat kidek Elizpe elkartea sortu zuten Burgin, duela 25 urte. Geroztik, tolosar ugariri aterpe eman die, eta urteotan elkarlanean aritu dira herri bateko zein besteko lagunak.
Ia hiru hamarkada egin behar da atzera Burgiko (Nafarroa) Elizpe elkartearen sorburura itzultzeko. Tolosako San Bernardo eskaut taldeak Erronkari eskualdera txangoak egiteko ohitura zuela eta, taldeko zenbait kide maitemindu egin zen Pirinioen magaleko paraje harekin, eta etxe baten bila hasi ziren, hiritik mendirainoko zubi sendoak eraikitzeko. Bada, pentsatu, esan, eta egin: Burgiko elizaren azpiko ukuilu zaharra aukeratu zuten tolosarrek beren habia ontzeko.
Kokapenetik etimologia sortu, eta Elizpe izenez bataiatu zuten datorren abenduan 25. urteurrena beteko duen elkartea.
Jose Inazio Otermin, Jose Inazio Malkorra eta Joxelu Andueza izan ziren sustatzaile nagusiak, eta, zenbait lagunen babesarekin, ideia proiektu bilakatzea lortu zuten, Martin Barriola egungo diruzainak azaldu duenez: “Hainbat eraikin begiratu ondoren, azkenean merkeena hartu genuen. Hori bai, eraberritze lanetarako baliatu genuen aurrekontuaren zatirik handiena”.

Konponketekin hasi bezain pronto, Burgiko Udalarekin lehen harremanak izateko garaia ere iritsi zen, eta ez zen hasiera erraza izan tolosarrentzat: “Elizpeko kaleak ez zuen isurbiderik: 40 metro beherago zegoen. Horregatik, kaleko harri guztia altxatu behar izan genuen hodia sartzeko. Lehen esku hartze haren ondoren, ordea, konturatu ziren lanak gaizki egin zituztela, eta bigarrenez altxatu behar izan zuten kalea. Guztia guk ordaindu behar izan genuen, eta zertxobait haserretu ginen”, dio Barriolak.
Burgiarrek hasieran beldurra edo susmo txarra zutela diote tolosarrek, eta “erabat” ulertzen dute errezelo sentimendua. Lehen hilabeteetako hoztasun hark, ordea, zenbait pasadizo kontatzeko aukera eman die gerora: “Negua zetorren, eta egurra behar genuen. Gu, noski, kalekumeak ginen, eta udalak egurra emango zigula pentsatu genuen, urtero egiten zuen enkantean. Alkatearengana joan ginen, eta gogoan dut belarra mozten ari zela. Egurra eskatu, eta zera erantzun zigun, gipuzkoarrok diru asko genuela, eta ez zigula egurrik emango”.

Almadiaren zubiak
Hasierako tentsio txikiak segituan uxatu zituzten, ordea, tolosar zein burgiarrek, eta, mende laurdenaren bueltan, nortasun agirian bi herriren izena jartzeko moduan dira zenbait: “Harreman oso ona sortu da, eta gutako batzuk auzolanean aritu izan dira bertakoekin, izoztegia eta txondorra konpontzen. Duela hiruzpalau urte, Dani Telleria almadiazain gisa irten zen Almadia Egunean”.
Joxelu Andueza izan zen maiatzaren 1eko ospakizunean buru-belarri parte hartzen hasi zena, eta, hark irekitako bidetik, gaur egun dozenaka tolosar bertaratzen da Burgira Almadia Egunean: “Oso integratuta zegoen, eta antolakuntzan hasi zen, trafikoan laguntzen-eta. Geroztik, ahoz ahokoarekin, nolabaiteko ohitura sortu da hara joateko”, dio Barriolak.
Almadien aitzakian piztutako parrandatik indarberritzeko, Elizpek aterpe ematen die tolosar horietako askori. Izan ere, garai batean ukuilu izandakoa palazio ederra da gaur egun: “Beheko solairuan elkartea edo txokoa daukagu, eta sukaldea, jangela, egongela eta tximinia ditu. Horrez gain, lau logela ditu, 26 literarekin”. Uzturre, Txindoki, Petretxema eta Belagua logelak ederki aprobetxatzen dituzte, gainera, udan, udaberrian eta eski sasoian; batez beste, 700 egonaldi baino gehiago izaten dira.

Hamazazpiren bueltan
1991ko abenduaren 29an inauguratu zutenez geroztik, Elizpe elkarteak 17 bazkide izan ditu beti, gaurdaino. Elkarte gastronomikoen gisara antolatzen dira, eta 25 urteotan kuota bera ordainduz egin dute aurrera, gastuak eta egin beharreko eraberritzeak ordainduz. Belaunaldi aldaketarekin bat eginda, garai berriak iritsi ziren Elizpera, eta gaur egun hiru emakume dira bazkideen artean; zendutako kideen edo elkartea utzi duten kideen senideak dira. Gazteek, ordea, ez dute sortzaileen grina bera sentitzen Pirinioen altzora bertaratzeko; hala uste du, behinik behin, Barriolak. “Haurrak txikiak zirenean, beti haiekin joaten ginen, lagun artean; ia guztia berria zitzaigun garai hartan. Lehen haur zirenak gazte dira orain:beste bizimodu bat dute, eta ez dute halako ohiturarik Burgira joateko”.

Behinola mahaiaren bueltan mamitutako ideia ameslaria zilarrezko urtemuga betetzear dago, eta efemeridea ere mahaiaren bueltan ospatuko dute, abenduan: “Afariren bat egingo dugu, eta ekintza bereziren bat prestatzea ere buruan darabilgu; argazki erakusketaren bat izango da, ziur aski”.
Hamazazpi kideren bueltan gorpuztutako etxea izanagatik, Elizperen 17 sortzaileek ez zuten sekula lortu egun eta ordu berean elkartzea. Orain, desio bakarra dute: mende laurdenak arantzatxoa ateratzea, eta belaunaldi berriek Tolosatik Burgira doan zubirik ez eraistea.

06 octubre 2016

ELIZPE TOLOSAKO "ENBAXADA" BURGIN


Tolosar batzuk aisialdirako eta Erronkari bailara ezagutzeko erosi,berritu eta prestatu zuten etxea.


Joxemi Saizar  2006.12.28  HITZA