15 octubre 2019

ELIZPE ELKARTEKO TALDEA GARAILE ARTZAIN APUR LEHIAKETAN

Asteburuan Egurraren Jaia ospatu da Burgin, Pirinioetan zurgintzan aritzen diren pertsonak omentzen dituen festa. Laugarren edizio honetarako, kirola eta jai-giroa uztartzen zituen egitaraua osatu zuten.


Artzai apurrak prestatzen ikasteko tailerra ere izan zen, eta bertaratu zirenen artean lehiaketa egin zuten gero. Elizpe Elkarteko taldeak prestatu zuen plater goxoena, epaimahaiaren arabera. Zorionak!




Goizean zehar, herri-kirol erakustaldia izan zen, Xabier Orbegozo Arria V., Eneko Saralegi eta Ugaitz Mugerzaren eskutik.




Egunari amaiera emateko, arratsaldean motozerrekin egindako eskultura lehiaketa egin zuten. Zafratik (Badajoz) etorritako Lupe Arevalo izan zen garaile. Jarraian lortzen duen hirugarren saria da. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Peraltako Juan Asin eta Jaengo Omar Lopez izan ziren.








Ezbairik gabe, asteburu paregabea, berriz ere, Burgin igarotakoa.







No hay comentarios:

Publicar un comentario