04 abril 2023

APIRILA BURGIN : JARDUERAZ ETA EKITALDIZ BETETAKO HILABETEA

 Erakusketak, Herri Txiki Infernu Handi ETBko saioa, liburu aurkezpena, Almadiaren herri lasterketa edo Almadiaren eguna ospatuko dira Burgiko herrian apirilean.

Apirila 13 : Herri Txiki Infernu Handi udaletxeko plazan . Bideo proiekzioa, bakarrizketak, bertsoak.

Bertan Elizpe elkarteko bi kidek hartuko dute parte.




Apirila 16 : Almadiaren VII. Herri lasterketa. 6,2 eta 10,3 kilometroko lasterketak.
Antolatzailea : Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartea.



Apirila 29 : "Nafarroako Pirinioetako almadiak" liburuaren aurkezpena. Fernando Hualde eta Joseba Urretabizkaiaren  liburua, Xibarit argitaletxekoa.



Apirila 30 : Almadiaren eguna 


ALMADIA EGUNAREN EKITALDIEN EGITARAUA

APIRILAK 30 / IGANDEA
9:30. Gonbidatuei harrera Udaletxean, La Kurrusklak alaiturik. Dantzak plazan La Kurrusklarekin.

10:00. Burgiko lanbideen herrira bisita.

10:30-14:00. Almadiaren Museoak ateak irekiko ditu.

10:30. Aita Tomas Burgikoaren plazan:

Antzinako Artisau-produktuen salguneak egonen dira.
Erronkariko Turismo Bulegoaren eta Nafarroako Almadiazainen Elkartearen informazio eta sustapeneko postua.

10:30. Musika herriko karrika eta plazetan:

11:00. Almadiak abiatuko dira.

12:30. ALMADIAK BURGIRA IRITSIKO DIRA.

13:30. Aita Tomas Burgikoaren Plazan:

Erronkari Jatorri Deiturako gaztaren 2023ko kanpainaren aurkezpen ofiziala Erronkari Gaztaren Kofradiaren eskutik.
14:30. César Oroz eta Erronkariko Jatorrizko Deiturari Urrezko Almadia emanen zaie.

15:00. Barkainea pilotalekuan. Herri bazkaria ditu. ONLINE EROSKETA: Email bat bidali hurrengo helbidera: almadiacomida@gmail.com. Izena eta erosi nahi diren ticket kantitatea jarriz.


19:00-20:30. Aita Tomas Burgikoaren plaza. LOS TENAMPAS taldearen emanaldia.

23:00-04:00. Aita Tomas Burgikoaren plaza. DJ Kapitan General emanaldia.


No hay comentarios:

Publicar un comentario