17 enero 2023

IRITSI DA ELURRA BURGI INGURURA

 Txuri-txuri esnatu ziren mendi eta basoak hilaren 4an, igandean. Elizpeko kuadrilla bat Virgen de la Peñara igo zen, eta ibilbidearen erditik aurrera erabat elurtua zegoen bidea. 


Goian ezin ohiko bista ederraz gozatu; baina gailurrera iritsi arteko basoa eder zegoen. Hurrengo egunerako, ordea, urtua zegoen elur guztia.



Auñamendiak, ordea, bai, erabat zurituta daude. Ferialen eta Contiendan, esaterako, denboraldiari hasiera eman berri diote asteburuan. Raketekin ibiltzeko posteak oraindik jarri gabe badaude ere, arazorik gabe ibil daiteke. Aretten ere guztia  martxan da. 



Gozatu elur garaia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario