Gaur, euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Elizpe Elkartearen aurretik igaro da, eta une berezia eta hunkigarria bizi izan dute bertan elkartutakoek.
![]() |
Giro bikaina izan da kalean, eta Elizpeko hainbat bazkidek eta lagunek ere Korrikan parte hartu dute, lekukoa eramanez eta euskararen aldeko konpromisoa erakutsiz.
Korrika iritsi denean, txaloak, irribarreak eta animo oihuak nagusitu dira Elizpe inguruan. Elkarteko kideek eta bertaratutako lagunek poz handiz hartu dute ekimena, eta unea aprobetxatu dute euskararen aldeko festa giroaz gozatzeko.Hona hemen gaurko une bereziaren bideo labur batzuk.
Euskararen aldeko elkartasunaren eta komunitatearen indarraren adibide ederra izan da gaurkoa.


No hay comentarios:
Publicar un comentario