06 abril 2024

BURGI , DATORRENERAKO PREST

 Udaberrian sartuta, bisitariak jasotzeko prestatzen ari da Burgi.


Apirila ekitaldiz beteta dator: hilaren 20-21ean ospatuko da krosa. Eta, 27an, Almadia eguna. Hauxe da aurtengo egitaraua:





Urtero moduan, herri bazkaria egingo da Barkainea pilotalekuan, eta apirilaren 13ra arte erosi ahal izango dira txartelak. Hemen menua eta txartelak erosteko jarraibideak.





Elizpe elkarteak , urtero bezela,laguntzen du Almadiaren egunean.





Industrigunean enbor ugari topatu ditugu. Horiek izango ote dira almadiak egiteko erabiliko dituztenak?





Ondoan, autokarabana eta camper delakoentzat gunea ari dira prestatzen. Oraindik amaitu gabe daude lanak, horregatik elektrizitatea eta komunak ez dabiltza oraindik; baina erabilgarri dago gunea. Otorduak egiteko mahaiak ere baditu!





Beste nobedade bat parke inguruan topatu dugu. Kalistenia gune bat sortu dute, indar ariketa ezberdinak egin ahal izateko. Hau ere berehala izango da erabilgarri!





















No hay comentarios:

Publicar un comentario