24 julio 2023

BURGUITARALDE

 Burgin "Burguitaralde" gitarra jaialdiaren bigarren edizioa ospatu da.

Pablo Fdez  Arrietak, Jean Marie Ekai Ezkerrak eta Garik osatu dute aurtengo kartela.



Ostiral honetan Burguitaralde jaialdiaren bigarren edizioa ospatu da, Guitaraldek (Hendaiako Nazioarteko Gitarra Jaialdia) Udal burgiarraren laguntzarekin antolaturiko gitarra gaualdi musikala.


Kontzertua 19: 00etan hasi zen gitarra akustiko eta elektrikoarekin. Pablo Fdez Arrietak eta Jean-Marie Ekai Ezkerrak, Nire Gitarxoari taldearen errepertorioko kantuekin osatu zuten kontzertuaren lehen zatia, Markinako jazz musikari, gitarrista eta konpositoreak eta Ekai gitarrista instrumentalak (Itoizko gitarrista ohia) elkarrekin ekoitzitako albuma.



Kontzertua doan izan da, Burgiko Udalari esker. Biek ala biek Nafarroako Pirinioetako musika jaialdi bihurtu nahi duten ekitaldiaren aldeko apustua egin dute. "Pirinioak aukera asko ditu, baina beharrezkoa da Gobernuak herri txikietako ekimen horiei babes ekonomiko eta kulturala ematea", aldarrikatu dute. Atea irekita geratzen da gitarra ardatz duen gaualdi baten 3. ediziorako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario