17 agosto 2022

AUTOKARABANAK APARKATZEA ETA GAUA PASATZEA BURGIN

 Burgiko Udalak,onetsi du Burgin autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen duen ordenantza.

Autokarabana jarduera edo turismo ibiltaria haziz joan da Europa osoan, azken urteetan, eta gaur egungo araudi sektorialak ez du behar bezala erantzuten, kontuan izanik zer arazo ekartzen dizkien jarduera honek erabiltzaileei, administrazio publikoei eta, oro har, herritarrei, ukitutako arlo materialetan.



1.-Autokarabanek eta etxebizitza-ibilgailuek aparkatu eta gaua pasatu ahal izanen dute horretarako ezarritako eremuan, gehienez 72 orduz, eta debekatuta dago hori udalerriko beste leku batean egitea. Hona hemen eremu hori:
–Zabalea autokarabanentzako zerbitzu eremua, horretarako seinaleztatutako aldean.


2.-Autokarabanek eta etxebizitza-ibilgailuek aparkatu ahal izanen dute horretarako ezarritako eremuetan, gehienez 5 orduz, eta debekatuta dago hori udalerriko beste leku batean egitea. Hona hemen eremu hori:
–Herriko sarreran dagoen lurrezko aparkalekua, horretarako seinaleztatutako zatian.


3.-Debekatuta dago herri barruko bideetan gelditzea eta aparkatzea, honako hauek barne harturik: Almadiazainen ibiltokiko aparkalekua, Kale Berria, ibaiko ibarbasoak eta Sebince alderdia.




4.-Arau-hausteak eta zehapenak.Ordenantza honetako arau-hausteak arinak, astunak eta oso astunak izan daitezke. Hauek dira arau-hausteen zenbatekoak: 100 euro arinetarako, 750,01 euro astunetarako eta 1.500,01 euro oso astunetarako.


Aditzera emate aldera, honelakoetan iritziko zaio autokarabana edo etxebizitza-ibilgailu bat aparkatua dagoela eta ez kanpatua:

A.–Gurpilekin edo segurtasun altxagarriekin baizik ez duelarik zorua ukitzen (ez daude beheraturik hanka egonkortzaileak, ezta beste edozein tramankulu paraturik ere).

B.–Ibilgailu itxia baino espazio gehiagorik okupatzen ez duelarik, hau da, ibilgailuaren perimetroa gainditzen duen elementurik hedaturik ez dagoelarik.

C.–Inolako isurki kutsagarriren igorpenik gertatzen ez delarik, salbu eta motorraren errekuntzak ihes-hodiaren bitartez berezkoak dituenak, edo jendetasunaren eta/edo osasunaren kontrako portaerak agertzen ez direlarik, hala nola ur erabiliak bide publikoan hustea.

D.–Ahots gogaikarriak ateratzen ez direlarik, hala nola argindar sorgailu bat piztuz, edo ekipamendu akustikoak sobera ozen edukiz atseden hartzeko ohiko ordutegian edo, egunez, sobera luze jotzen duen denboran.




No hay comentarios:

Publicar un comentario