Borta, Liburu Ibiltaria Erronkaribarreko ahozko ondarea berreskuratu eta belaunaldien arteko komunikazioa sustatzeko proiektua da. Mendeetan zehar, landa-eremuetako bizimodua ahozkotasunaren bidez transmititu da, eta proiektu honek transmisio hori egungo baliabide teknologikoekin uztartzea du helburu. Erronkaribarreko zazpi herrietako boluntarioen laguntzarekin, eskualdeko kultura-ondarea jasotzen duen liburu ibiltari bat sortu da, kontakizun eta argazkien bidez. Liburu honek pertsonen arteko harremanak indartzea eta mezuaren etengabeko transmisioa bermatzea du xede.
Angela de Carlos Cortés gogoratzen da nola hilabeteko lehen igandeetan, Burgiko elizan ariketa-erlijiosoak egiten zituzten, eta Errosario eta gero, nobena egiten zuten abesbatzaz.
PEDRO LEÓN
Burgin Haitzeko Ama Birjinara igotzeko ohitura dute, udaberrian, Pazko aurreko igandean.Juana Aznarez Urzainqui azaltzen du du nola goizeko 9etan ateratzen ziren eta oinez igo, batzuetan oinutsik, zubitik baselizaraino.
LARRAMBE
Pedro Sanz Zabalzak kontatzen du nola Xeietan errondailak egiten zituzten eta urtean zehar, igandero, dantzaldia ere bai, tabernen kanpoaldean.RAMÓN
Felipek Elizalde Urzainqui azalduko digu uzta egitearen prozesua nolakoa zen.
SABINA / BARACE
Ana Mari Lacasta Garatek bere aitaren oroitzapenak dakarzkigu gogora
RAMÓN
Ascensión Elizalde Urzainquik bere eskola garaiko oroitzapenak ekarri dizkigu gogora: txikien gelak mistoak ziren, neskak eta mutilak elkarrekin
No hay comentarios:
Publicar un comentario