02 noviembre 2024

ERRONKARIBARKO FAUNA / FAUNA DEL RONCAL

 Elizpe Elkarteak bere bibliografia-funtsak handitu ditu erosketa berri batekin.


Oraingoan Erronkaibarko fauna liburua erosi da. Egileak Pablo Orduna Portús, Gotzon Perez Artutx eta Enrique Baquero Martin dira.

Biologiak eta etnografiak bat egin dute Erronkaribarko fauna izenburuko liburuan (Lamiñarra, 2024).

Gidaliburu honek fauna eta kulturaren arteko elkarreraginaren inguruko ikerketa sakon baten emaitza da, Erronkaribarko ohizko jakintzan oinarritua. Bere orrialde eta fitxetan, ikuspegi etnografiko eta zoologikoen bateratzeak Pirinioetako eskualde honek moldatu duen paisaia kulturalaren ikuspegi osoa erakusten du.

Lorea Larraia ilustratzaileak 'Erronkaribarko fauna' libururako egindako marrazkietako bat; ugatz baten irudia da. LOREA LARRAYA



Modu argi eta ulergarrian, komunitate batek bere inguruko baliabideak, bai basa-animalia zein abereak, nola ustiatu dituen erakusten duen jakintza zoologikoaren bilduma zabaltzen da. Horrela, irudi ederrez lagundurik, irakurketak ezagutza faunistiko honek alderdi etnologiko ugaritan utzitako aztarnak aztertzeko gonbita egiten du, hala nola ahozko ohituran, herri-elikaduran, animalien ohizko kudeaketan eta tokiko hizkuntza ondarean.


Lamiñarra argitaletxeak argitaratutako lan bikain hau bazkideen eskura dago elkarteko liburutegian.






No hay comentarios:

Publicar un comentario