29 marzo 2021

BURGIKO ALMADIAREN MANTENTZE-LANA AUZOLANEAN

 


Burgiko Lanbideen pasealekuan dagoen almadiaren bergak aldatu dituzte duela gutxi, herriko boluntario eta almadiazain gazteenen parte hartzearekin. 

Argazkia: Nafarroako Almadiazain Elkartea

Auzolana da, hain justu, “Burgi, Lanbideen Herria” proiektuaren oinarria. 

Argazkia: Nafarroako Almadiazain Elkartea


Burgiko herriak urteak daramatza bere ondarearen berreskurapenean murgilduta eta, herritar ugariren ahalegin, borondate eta ilusioari esker, iraganeko bizimodu eta lanbideen berreraikuntza lan paregabea egin du. Horri esker, Erronkari ibarreko bizimodua nolakoa zen jakin dezake Burgira gerturatzen den edonork –baita ondorengo belaunaldiek ere–, orduerdi pasatxoko iblbidean, naturaz gozatzearekin batera. 

Argazkia: Mikel Iraola

Hortaz, Burgi, lanbideen herri ez ezik, Lankidetzaren herri ere badela esan daiteke. Ez al da horrela? 












No hay comentarios:

Publicar un comentario