08 febrero 2017

HARTZA ERRONKARIN : 10 ERASO 2016an

2016ko abuztuan eta irailean gertatu ziren, Garde mendateko lurretan eta Urzainki eta Isabako gailurretan.Hamar animali, ardi eta aharien artean hil ziren eta kaltetutako hiru artzainek 3.346 euroko kalte-ordainketa jaso zuten.
Bi hautagai posibleak dira.Ez gehiago. Neré eta Cannelito hartzak, aita eta semea.

Hartza Garde inguruan. Argazkia : Nafarroako Gobernua


Arrastorik gabe 2015etik

Neré 2016an antzematen zuten lehen hartza da. 2015ean ez zen arrastorik aurkitu, ezta erasorik jazo.
Neré Piriniotan jaio zen 1997an. Esloveniako Melba hartz emearen kumea da.Animalia 1996an sartu zuten mendilerroan eta mendebaldeko Pirinioetara joan zen eta bertan hartu zuen bizilekua 2000an.



Oso egoera kritikoa

Hartz arraren populazioa oso egoera kritikoan dago mendebaldeko Pirinioetan; izan ere, bi ale geratzen dira solilik, Neré eta Cannelito arrak. Hala ere, orohar Pirinioetan populazioak gora egiten jarraitzen du. Gutxienez 40 ale bizi dira mendilerroan, Nafarroako Gobernuak gogorazi duenez

No hay comentarios:

Publicar un comentario